Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

 

II Enplegu eta Formazioa Azoka

Lanbai 2013 logoa
Nabigazioa
Lanbai

2014ko ekainaren 19an, 15:00etatik 19:00etara, Arrasaten.

Lan munduarekin harremanetan jarri nahi duzu? Etorri LANBAI azokara.

Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin,  datorren ekainaren 19an, 15:00etatik 19:00etara, II Enplegu eta Formazio Azoka antolatuko du. Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean izango da.

Ekimen hau, une honetan lan bila dauden edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Azoka lau gunetan bereiztuta egongo da:

  • Formazio gunea.
  • Enpresa gunea.
  • Lan poltsa gunea.
  • Elkarrizketa gunea.

Ez daukazu izena eman beharrik. ZATOZ AZOKA BISITATZERA!

Lanbai2014

2014ko ekainaren 19an, 15:00etatik 19:00etara, Arrasaten. Garaia berrikuntza gunean, Goiru kalea 2, Mondragon Unibertsitateko eraikinean.