Hemen zaude: Hasiera Hitzaldiak

Hitzaldiak

LANBAI II Enplegu eta Formazio Azokaren aurreko egunetan, enpleguari lotutako hainbat hitzaldi eta tailer eskainiko dira Arrasaten, KULTURATEn, interesa duten pertsona guztientzat.

Sarrera irekia da hitzaldi/tailer guzti hauentzat.

Ekainak 17, asteartea, 18:00etan:

Online reputazioa: Ze irudi ematen ari naiz interneten?

Hitzaldi honetan aztertuko diren gaiak ondokoak dira:
  • Zer da online reputazioa?
  • Nola zain dezaket nere reputazioa interneten?
  • Nere reputazioak lagun dakidake nere enplegagarritasunean?
  • Interneten ahazteko eskubidea.
Hizlaria: Miguel Fernández, Mondragon Unibertsitateako irakaslea eta gai hauetan aditua.

Ekainak 18, asteazkena, 18:00etan:

Lan elkarrizketen tailerra:

  • Elkarrizketa on bat egiteko gakoak aztertuko ditugu.
  • Aholkulari adituen eskutik, aukeraketak nola egiten diren aztertuko dugu.
    • Izaskun Unzain (Denfar)
    • Jorge Familiar (Randstad)
    • Sylvia Virto (Adecco)
  • Nahi duten entzuleek, aholkulariekin simulazio bat egiteko aukera izango dute.
  • Lan elkarrizketen inguruan duzuen edozein zalantza argitzeko aukera izango duzue.

Simulazioetan parte hartzeko, zalantza edo informazio gehiago jasotzeko, idatzi ondoko helbideetara:

jmbergaretxe@mondragon.edu   kmancisidor@mondragon.edu

Lanbai2014

2014ko ekainaren 19an, 15:00etatik 19:00etara, Arrasaten. Garaia berrikuntza gunean, Goiru kalea 2, Mondragon Unibertsitateko eraikinean.