Hemen zaude: Hasiera Elkarrizketak

Elkarrizketak

Gune hau Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohientzako baino ez da.

Enpresa eta erakunde bakoitzak elkarrizketak egiteko bere tokia izango du. Elkarrizketa egin  eta curriculuma pertsonalki enpresari eman ahal izateko, ikasleak edo ikasle ohiak aurrez hitzordua hartu beharko du.

Gune honen funtzionamendu onerako, ondoren adierazten diren hurratsak jarritu beharko dira:

  • Elkarrizketetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Mondragon Unibertsitateko ikasle edo ikasle ohia izatea.
  • Enpresa/erakunde kopurua eta hitzordu kopurua mugatuak direnez, pertsona bakoitzak elkarrizketa bakarrean parte hartzeko aukera izango du.
  • Zure elkarrizketarako eskaria egiteko, 2014ko ekainaren 9a eta 12a bitartean eskaria egin behar duzu MUkide@mondragon.edu helbidera idatziz.
  • Mezuan, zure interesekoak diren hiru enpresa edo erakunde adierazi beharko dituzu, 1, 2 eta 3 zenbakien bidez lehentasunak adieraziz. Mezu berean, zure izena, bi abizen eta NAN-aren zenbakia adierazi behar dituzu. Informazio guzti hori ez badago jasota, eskaria baztertu egingo da.
  • 2014ko ekainaren 13an, azokaren antolakuntzako taldea batuko da eta eskari bakoitzari dagokion enpresa eta ordua egokituko zaizkio. Ondoren, heldu zaigun mezuan azaltzen den helbide elektronikora, bidaliko da mezua enpresa eta hitzordua adieraziz.
  • Esleipena egiteko, eskarien sarrera ordena izango da kontutan.
  • Ez da hitzorduen banaketan sartuko, ekainaren 9ko 00:01 orduak baino lehenago sartzen den eskaririk ezta ere ekainaren 12:00ko gaurerditik aurrera sartzen denik.

Elkarrizketa egiteko aukeran dauden enpresa eta erakundeak ondokoak dira:

Enpresen laburpen txiki bat hemen

Lanbai2014

2014ko ekainaren 19an, 15:00etatik 19:00etara, Arrasaten. Garaia berrikuntza gunean, Goiru kalea 2, Mondragon Unibertsitateko eraikinean.